Ingeniaritza Mekatronikoa
“Mekanika, elektronika, informatika eta kontrol sistemak bezalako diziplinak uztartuz, egungo industrian funtsezkoak diren soluzio berritzaile eta automatizatuak sortzen lagunduko duzu”
Ingeniaritza mekatronikoak mekanika, elektronika, informatika eta kontrola uztartzen ditu, egungo bilakaera teknologiko bizkorrari erantzun ahal izateko irtenbide automatizatuak sortuz. Sistema mekatroniko hauek hainbat aplikazio hartzen dituzte beraien baitan, hala nola robot industrialak, gailu mediko aurreratuak, ekoizpen instalazioetako sistema automatizatuak edo ibilgailu autonomoak.
Mondragon Unibertsitateko Ingeniaritza Mekatronikoko gradua bukatutakoan, diziplina anitzeko ikuspegia izango duzu ezaugarri, eta gai izango zara sistemak, makinak, instalazioak eta prozesu industrialak garatu, muntatu, mantendu eta hobetzeko, software informatikodun gailu mekanikoak eta elektronikoak txertatuz, zereginak automatikoki eta modu adimentsuan egin ditzaten.
Industria enpresek prestakuntza osoa eta arlo teknologiko ezberdinetako ezagutza duten pertsona gero eta gehiago behar dituzte, erronkei modu integralean aurre egin ahal izateko gaitasunarekin. Zu izango zara pertsona hori.
Ate irekiak
Goi Eskola Politeknikoko ateak ireki eta zehatz-mehatz azalduko dizkizugu titulua eta irteera profesionalak.
Nabarmentzen dugu
Ibilbide DUALA: 3. mailatik aurrera enpresa batean praktikak egiteko aukera eta GBL-a laguntza ekonomikoa duen enpresa batean egiteko aukera.
Mekanika, elektronika, informatika eta kontroleko ezagutzak uztartzen dituen Ingeniaritza Gradua, soluzio aurreratuak eta automatizatuak garatzeko.
Diziplina anitzeko ikuspegiarekin lan egingo duzu, produktu, sistema edo prozesu industrialen garapenerako.
Goi Mailako Heziketa Ziklo bat burututa badaukazu, graduaren iraupena 4 urtetik 3 urtera murriztuko da.
SIMULAZIOA Pertsonalizatu zure ingeniaritza
IBILBIDE BAT PROFIL BAKOITZERAKO GMHZ eta batxilergotik datozen ikasleentzako titulazioa
EGITEN IKASTEN DU AITORPEN AKADEMIKOA DUTEN PRAKTIKAK ENPRESAN EGITEKO IBILBIDE DUALA
Graduko irakasgaiak
- Industria Automatizazioa
- Instrumentazioa eta Kontrola
- Sistema Mekanikoen Diseinua eta Saiakuntza
- Transmisio mekanikoen modelizazioa eta dimentsionaketa
- Sistema Robotizatuak eta Ikusmen Artifiziala
- Eragingailu elektrikoak
- Proiektu eta pertsonen kudeaketa
- Sistema Mekatronikoak Muntatzeko Laborategia
- Produkzio Ekipamenduen eta Sistema Automatizatuen Ingeniaritza
Ingeniaritza Mekatronikoaren lan-aukerak
Industria sektore ezberdinetan lan egin ahal izango duzu: makina-erreminta, automobilgintza, aeronautika, energia, kontsumo-ondasunen industria, elikagaien industria, medikuntza eta farmazia industria. Besteak beste lanpostu hauetan aritu ahal izango duzu lanean:
- Muntaketa-ekipamenduen kudeaketa-aruraduna
- Diseinu eta garapen mekatronikoko teknikaria
- Automatizaio teknikoa
- Mantentze teknikari arduraduna