Lan Irteerak

Titulazio Ofiziala

Mekatronikako Ingeniaritzan Graduatua

Iraupena

240 ECTS

4 urte

Campusa

Arrasate-Mondragón, Bilbao AS Fabrik , EKO campus Galarreta

Plazak

120 plaza

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania, Ingelesa

Modalitatea

Presentziala

{name=ID_Formulario_descarga, data=1045920, type=text, options=[]}

Katalogoa

Lan-irteerak

“Puntako sektore industrialen ateak zabalduko dizkizu elektronika, mekanika eta automatizazioari buruzko ezagutza integratuak”

Graduatutakoan, jakintza-alor ezberdinak menderatuko dituzu: ingeniaritza elektronikoa, automatizazio ingeniaritza eta ingeniaritza mekanikoa. Diziplina horiek integratuko dituen ikuspegi zabalagoa izatea ahalbidetuko dizu produktu, sistema zein industri prozesuak garatzekoan.

Honenbestez, produktu, sistema automatizatu, makina, ekipamendu eta industri prozesuen bizi-zikloaren etapa ezberdinetan lan egin ahalko duzu (garapena, optimizazioa, muntaketa, automatizazioa, doitzea, mantentze-lana…). Puntako enpresen ateak irekiko dizkizu horrek, makina-erremintaren, automobilgintzaren, aeronautikaren edo robotikaren alorretan, besteak beste.

Enpresa horietako hurrengo lanetan jardun ahal izango duzu:

PROFIL PROFESIONALAK

Muntai / mantentze-lan ekipoen arduradun teknikoa

Makina eta linea automatizatuen instalazioa, martxan jartzea eta mantentzea.

AUTOMATIZAZIO TEKNIKARIA

 

Makina eta linea automatizatuen programazioa eta automatizazioa.

Diseinu eta garapen mekatronikoko teknikaria

Sistema mekatronikoak diseinatu, garatu, fabrikatu eta martxan jartzeko eginkizunetan.

 

SEKTORE INDUSTRIALAK

Ingeniaritza Mekatronikoko Graduak hainbat industria sektoretako enpresei balio erantsia emango dieten produktu, kontzeptu eta irtenbide berriak garatzeko prestatzen zaitu:

AUTOMOBILGINTZA

Soluzio seguruagoak eta eraginkorragoak ekarriko dituzten produktu eta sistema berritzaileak garatuz

ROBOTIKA

Makina eta sistema autonomoak behar dituzten proiektuak aurrera eramanez

AERONAUTIKA

Osagaien diseinua optimizatuz eta hauen garapen edo fabrikazioan robotika eta automatizazioa kontsideratuz

 

MAKINA ERREMINTA

Sistema elektromekaniko berrien garapenean parte hartuz, eraginkorragoak izan daitezen.

ENERGIA

Energia sortzeko prozesuak eta sistemak eraginkorragoak izan daitezen lagunduz

KONTSUMO-ONDASUNAK

Produktuen edo produkzio sistemen garapenean hainbat arlotako ezagutzen ekarpena eginez

 

Unibertsitatea baino gehiago gara