Albisteak

Atzealdea

Elsevier eta Springer argitaletxeekin argitaratzeko eta irakurtzeko akordioak berritu dira

Eraldatze akordioak

Elsevier eta Springer argitaletxeekin argitaratzeko eta irakurtzeko akordioak berritu dira

Duela gutxi amaitu dira CRUEren eta CSICen arteko negoziazioak, 2025-2027 aldirako Elsevier eta Springerrekin argitalpen- eta irakurketa-akordio nazionalak berritzeko.

2025·05·15

$titulo.getData()


Duela gutxi amaitu dira CRUEren (Conferencia de Rectores de las Universidades Españolas) eta CSICen arteko negoziazioak Elsevier eta Springerrekin 2025-2027 aldirako Argitalpen eta Irakurketa akordio nazionalak berritzeko.

Mondragon Unibertsitatearen kasuan:

• Springer: Mondragon Unibertsitateak 4 APCS ditu guztira. 1 APC (2025) eta 3 APC, beste urte batzuetatik datozenak. Esleitzeko irizpidea orain artekoa izango da.

• Elsevier: APC mugagabeak. Elsevier-en aldizkari hibridoetan argitaratzen diren dokumentu guztiei esleituko zaizkie.

Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gida:

Nola argitaratu Sarbide irekian APC (Article Processing Charge) erabiliz Eraldatze-akordioen bitartez

Argibideren bat behar baduzue edo zalantzaren bat baduzue, jarri gurekin harremanetan biblioteka@mondragon.edu.