Sentsoreen Analisia eta kontsumitzaileen Zientzia
Pertzepzio sentsoriala eta kontsumitzailearen portaera funtsezko alderdiak dira produktuek eta zerbitzuek arrakasta izan dezaten merkatu globalean.
Diziplinarteko master hau Espainian eta Europan gai hori berariaz jorratzen duen bakarra da. Askotariko ezagutzak uztartzen ditu, hala nola psikologia, neurozientziak, fisiologia, soziologia, estatistika eta elikagaien teknologia, eta prestakuntza osoa eskintzen du ingurune profesional eta zientifiko batean esperientzia sentsoriala ulertu eta optimizatzeko.
Analisi sentsorialean kontsumitzailearen ikerketan eta elikagaien berrikuntzan espezializatu nahi duten graduatuei dago zuzenduta. Graduatu horiek askotariko arloetatik etor daitezke: gastronomia, elikadura, elikagaien teknologia, osasun-zientziak, gizarte-zientziak eta arlo emergenteak, hala nola, neuromarketina. Antzeko titulazioak ere kontuan hartuko dira.
Informazio Saioak
Unibertsitateko ateak ireki eta zehatz-mehatz azalduko dizkizugu titulua eta ireteera profesionalak.
Nabarmentzekoak
Trebetasun praktikoak garatuko dituzu kontsumiltzailearen portaerari buruzko ikerketan, garapenean eta aholkularitzan edota elikagaien eta edarien industriako marketinaren analisia.
Lehen mailako unibertsitate eta irakasle aditu onenen eskutik ikasiko duzu.
Tresna teknologikoak erabiliko dituzu azterlan sentsorialak diseinatzeko eta kontsumitzaileen datuak analizatzeko
Praktikak enpresa eta laborategi aintzindarietan egingo dituzu, eta eskuratutako ezagutzak lan-ingurune errealean aplikatuko dituzu; horri esker esperientzia esanguratsuak eskuratuko dituzu..
Erreferentziazko Irakasleak
Masterrak irakasle-talde bat du, sentimen-zientzien eta kontsumitzailearen zientzien esparruan nazio eta nazioarte mailan ezagunak diren ikertzaile eta profesionalez osatua..
Talde akademiko nagusia
- Gastronomia Zientzien Fakultateko (BCC) Doktoreak:
- 10 urtetik gorako esperientzia irakaskuntzan eta ikerkertan.
- Master Amaierako Lanen (MAL) eta kanpoko praktiken tutoretza zuzena
- Kanpoko Unibertsitateetako eta Erakundeetako doktoreak:
- Izen handiko erakundeetatik etorritakoak, hala nola CSIC-IATA (Espainia), Wageningen University (Herbehereak) eta Kataluniako Unibertsitate Politeknikoa (Espainia).
Laguntzaileak edo irakasle gonbidatuak:
- María Amparo Tárrega doktorea eta Ana Salvador Alcaraz doktorea.(CSIC-IATA)
- Carlos Velasco Doktorea (BI Norwegian Business School)
- Laura Vázquez Araújo doktorea, I+Gn aditua, Elikagaien Zientzia eta Teknologietan doktoratua, elikagaien kimikan, ebaluazio sentsorialean eta elikagaien eta edarien industriako garapenean aditua.
- Carolina Chaya, Zentzumenen Pertzepzioaren eta Analisiaren Espainiako Elkarteko kide nabarmena.
Irteera profesionalak
Masterra amaitzean, analisi sentsorialarekin, kontsumitzailearen azterketarekin eta produktu-berrikuntzarekin lotutako hainbat arlotan funtsezko funtzioak betetzeko gai izango zara. Irteera profesionalen artean, hauek nabarmentzen dira:
- Elikagaien industria, kosmetika eta farmazia: produktu berritzaileak diseinatzeko eta optimizatzeko ikerketa- eta garapen-taldeetan (I+G) parte hartzea.
- Aholkularitza eta analisi sentsoriala: zerbitzu espezializatuak ematea merkatu lehiakorretan produktuen pertzepzio sentsoriala eta emozionala optimizatze aldera.
- Kontsumitzailearen zientziak: kontsumitzailearen zaletasunei eta portaerari buruzko azterlanak egitea, eta, horretarako, metodologia kualitatiboak eta kuantitatiboak baliatzea ikerketa-institutuetan, zentro teknologikoetan eta marketin-sailetan.
- Hezkuntza eta prestakuntza: kontsumitzailearen zientzietan eta elikagaien teknologietan ardaztutako tailer praktikoak eta programa akademikoak diseinatzea eta gauzatzea.