Finantza Kuantitatiboak
"Eraldatu zure etorkizuna, etorkizunik oparoena eta proiekziorik handiena duen finantzetako sektorean"
Finantza Kuantitatiboetako Masterrean, finantzen industrian eskaerarik handiena duen eta ondoen ordainduta dagoen profil baterako prestakuntza jasoko duzu.
Datuak analizatzeko, finantza-modelizaziorako, arriskua kudeatzeko eta ikaste automatikorako (machine learningerako) teknika aurreratuak aplikatzen ikasiko duzu, benetako merkatuetan erabakiak hartzeko.
Masterra lanarekin uztartu ahal izango duzu, eta urte batean, urte eta erdian edo bi urtean osatu ahal izango duzu, finantza-industriari egokitutako ordutegiekin.
Irakasleak finantza-sektoreko profesionalak eta analitikako eta kudeaketa kuantitatiboko adituak dira, eta esperientzia praktikoa eta zorroztasun akademikoa uztartzen dituzte.
Enpresa lider, banku, aholkularitza-enpresa eta inbertsio-enpresetan egin ahal izango dituzu praktikak, zure garapen profesionalari eta enplegagarritasunari bultzada bat emateko.
Informazio Saioak
Unibertsitateko ateak ireki eta zehatz-mehatz azalduko dizkizugu titulua eta irteera profesionalak.
Nabarmentzen dugu
Irakasleak finantza-sektoreko profesionalak eta analisi kuantitatiboko adituak dira
Kuant: finantzetan etorkizun oparoa duen profila
Zure beharretara egokitzen gara, lan egiten duzun bitartean ikas dezazun
Malgutasuna: egin masterra urte batean, urte eta erdian edo bi urtean
Praktika espezializatuak bermatzen dizkizugu

Praktikak enpresan Praktikak egin enpresan hasieratik

METODOLOGIAK Prestakuntza espezializatu eta praktikoa

Ikuspegi integratzailea Zergatik aukeratu master hau?
Masterraren lan-irteerak
Masterra egiten duten ikasleek eskuratuko dituzten gaitasunei esker, finantza-erakundeetan, aholkularitza-enpresa espezializatuetan, funtsen erakunde kudeatzaileetan, aseguru-entitateetan, erakunde arautzaileetan eta analisi kuantitatiboa eta finantza-modelizazioa erabakiak hartzeko giltzarri diren edozein erakundetan egin ahal izango dute lan. Finantza-tresnak balioestearekin, arriskuak kudeatu eta neurtzearekin, zorroak optimizatzearekin eta estrategia kuantitatiboak diseinatzearekin zerikusia duten eginkizunak bete ahal izango dituzte, baita finantza-merkatuetan datuak analizatzeko teknika aurreratuak aplikatzearekin zerikusia dutenak ere.
Zehazki, beren karrera besteak beste lanbide-profil hauetan garatzeko gaitasuna izango dute masterreko egresatuek:
- Analista kuantitatiboa (Kuant), banku, erakunde kudeatzaile eta aseguru-entitateetan.
- Finantza-arriskuetako edo finantza-modelizazioko kudeatzailea.
- Merkataritza (trading) algoritmikoko edo kuantitatiboko estrategien garatzailea.
- Zorro kuantitatiboen kudeatzailea, aktiboen optimizazioan eta esleipenean zentratua.
- Deribatuak balioesten eta finantza-produktuen prezioak finkatzen espezialista.
- Banku edo rating-agentzietako kreditu-analista.
- Finantza-datuen analista.
- Finantza kuantitatiboen eremu akademikoko ikertzailea edo irakaslea.
