Operazio Logistiko eta Produktiboen zuzendaritza
Industria-ingeniaritzako profesionala izango zara. Produktu, prozesu eta instalazio industrialak diseinatu, garatu, kudeatu eta merkaturatuko dituzu. Halaber, hainbat sektoretan garapen zientifiko-teknologikora bideratutako ikerketa-proiektuak zuzentzeko beharrezkoak diren ezagutzak izango dituzu.
Nori zuzendua: Industria Antolakuntzako Ingeniaritza Graduko irakaskuntza ofizialak dituzten ikasleei (aurre osagarririk gabe), eta Ingeniaritzako, Gizarte Zientzietako eta Lege Zientzietako gainerako graduetako tituludunentzat (prestakuntza-osagarriekin).
Informazio saioak
Unibertsitateko ateak ireki eta zehatz-mehatz azalduko dizkizugu titulua eta irteera profesionalak.
Izen-ematea
Azpimarratu beharrekoak
Master aitzindaria zuzendaritza logistiko eta produktibo jasangarri eta bikainaren esparruan
Erronketan oinarritutako metodologiaren bidez ikasiko duzu, non enpresen benetako kasuak aztertuko diren.
Diploma bat lortuko duzu, Seis Sigman (GREEN BELT) duzun ezagutza-maila egiaztatzeko.
DDAE (DEMAND DRIVEN ADAPTIVE ENTERPRISE) ereduari buruzko ezagutza aurreratuak eskuratuko dituzu.
Prestakuntza duala eskaintzen dizugu. Ikasketak eta lana uztartu ahal izango dituzu hilean 1125 €-ko bekarekin
FORMAZIO DUALA Lan egin ikasten duzun bitartean
Masterreko lan irteerak
- Erosketak eta hornikuntzak
- Ekoizpena
- Distribuzioa eta logistika
- Kalitatea eta hobekuntza jarraia
- Aktiboen mantentze-lanak
- Operazioak