Marketin eta Publizitatea
Tituluaren helburua da merkatu-azterketetan oinarritutako marketin-estrategiak diseinatzeko gai diren profesionalak prestatzea. Horrez gain, publizitate eta komunikazio ekintzak planifikatzen, gauzatzen eta neurtzen ikasiko duzu, kanal egokienak hautatuz eta eragin handiko material promozionalak sortuz.
Balio anitzeko irteera-profila eskaintzen du ziklo honek, edozein produkzio-sektoretako enpresetan lan egiteko aukera ematen duena, bai eremu publikoan, bai pribatuan, batez ere marketin, komunikazio, publizitate, harreman publiko, ekitaldi eta merkataritza-ikerketaren arloetan.
Prestakuntzak alderdi teorikoa eta proiektu eta erronketara bideratutako metodologia praktikoa konbinatzen ditu, enpresa-inguruneko egoera errealetan aplikagarriak diren konpetentzia profesionalak garatzeko.
Ate irekiak
Enpresagintzako ateak ireki eta zehatz-mehatz azalduko dizkizugu titulua eta irteera profesionalak.
NABARMENDU EGITEN DUGU
Ikasketak /lana alternantzia
Enpleagarritasun tasa handia
Enpresatik hurbil lehenengo egunetik
Praktikak atzerrian

PROIEKTUAK Erronka eta proiektutan oinarritutako metodologia

Proiekzioa Eta goi mailako heziketa ziklo hau ikasi ondoren, Zer?

PRESTAKUNTZA Prestakuntza Duala
Irteera profesionalak
• Marketineko teknikaria.
• Publizitateko teknikaria.
• Harreman publikoetako teknikaria.
• Marketin eta komunikazio-ekitaldien antolatzailea.
• Publizitate-enpresetako baliabideetako laguntzailea.
• Komunikabideetako emisioaren edo kurtsoaren kontrolatzailea.
• Merkatu-azterketetako eta iritzi publikoko teknikaria.
• Landa-lanetako teknikaria.
• Inkestatzaileen ikuskatzailea.
• Inkesta eta zentsuen agentea.
• Merkatu-ikerketetarako datuen kodetzailea.



