Pedagogia
Ikasi Pedagogia bi urtean, bigarren gradu moduan!
Gradu berri hau bereziki diseinatuta dago hezkuntzaren arloko lizentziatura, gradu eta masterretatik datozen pertsonentzat, hala nola Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza edo Bigarren Hezkuntza, Gizarte Hezkuntza, Psikopedagogia, Psikologia edo titulazio baliokideak.
Pedagogia graduan, uztartuko dituzu eduki akademiko teorikoak esperientzia praktikoarekin eta hausnarketa pertsonalarekin. Horren ondorioz, garatuko duzu praktika pedagogikoaren ulermen sakona, kritikoa eta konprometitua.
Ate irekiak
Unibertsitateko ateak ireki eta zehatz-mehatz azalduko dizkizugu titulua eta irteera profesionalak.
Nabarmenduak
Lortu bigarren gradua bi urtean, modalitate erdi-presentzialean ikasita!
Ulertuko duzu nola ikasten duten haurrek, gazteek eta helduek, maila indibidualean zein kolektiboan.
Sakonago ezagutuko duzu ikaskuntzan eragina duten faktore sozialak, kulturalak, psikologikoak eta estrukturalak.
Rol sorta zabalerako prestatuko zara: orientazioa, ikerketa, hezkuntza-lidergoa eta -kudeaketa, irakaskuntza-prestakuntza, curriculum-diseinua, esku-hartze soziokomunitarioa...
