Ikas-irakas prozesua
Proiektu errealetan oinarritutako ikaskuntza mekatronikoko ingeniaritzarako
Lanbidean aritzeko beharrezkoak diren ezagutzak eskuratzeaz gain, Ingeniaritza Mekatronikoko Graduan zehar proiektu errealak garatuz ikasiko duzu; elektronikarekin, mekanikarekin, automatizazioarekin eta sistemen kontrolarekin lotutako diziplina anitzeko ezagutzen aplikazioan oinarrituta.
Graduan zehar hainbat erronka planteatuko zaizkizu proiektu moduan, zure lanbidean jarduteko beharrezkoak diren gaitasunak garatzen lagunduko dizutenak, baita arazoak konpontzeko gaitasuna eta erantzukizunaren kudeaketa ere. Gainera, diziplina anitzeko taldeetan lan egiten ikasiko duzu.
Erronken maila teknikoa areagotu egiten da kurtsoek aurrera egin ahala, eta ikasturte horretako ikasketa planeko irakasgaiekin lotutako gaiak proposatuko zaizkizu erronka gisa.
Errotomoldekatze prozesu baten bidez piezak lortzeko gai den prototipo baten garapena edo metalezko xaflak mozteko prestatutako prototipo bat 2. ikasturtean planteatutako erronken adibide dira. Garapen honek osagai mekanikoak diseinatzea eta dimentsionatzea eta elementu elektriko eta elektronikoak aukeratzea eskatzen du. Proiektuaren amaieran prototipo funtzional bat fabrikatzea, muntatzea eta puntuan jartzea bilatzen da.
3. eta 4. mailan, planteatutako erronkak prozesuen automatizazioarekin, sentsoreen inplementazioarekin edo robotikari eta ikusmen artifizialari buruzko aspektuekin lotutako problematikei erantzutera bideratuta daude. Proiektu horien adibide izan daitezke eskalako ibilgailuen aparkaleku adimendun bat garatzea eta fabrikatzea, edo kamerek eta robot industrial batek lagundutako muntaketa eta desmuntaketa estazio bat garatzea eta programatzea.
3. ikasturtetik aurrera, praktikak enpresa ingurune erreal batean egiteko aukera izan dezakezu, hauei esker zure ezagutzak aplikatu eta sakondu ahalko dituzularik. Enpresako praktika horiek unibertsitateko ikasgelan eta laborategietan ikastearekin uztartzen dira.
Proiektuetan oinarritutako ikaskuntzaren abantailak
Izan zaitez zure ikaskuntzaren protagonista
Arazoak konpontzen lagunduko dizun informazioa ikertu eta sintetizatzeko gai izango zara.
Proiektu guztiz errealak
Enpresek aurkeztutako proiektu errealak planteatu eta garatuko dituzu, eta konpontzen lagunduko diezu.
Project-managerra
Gradua egiten ari zarela, hainbat profesionalek lagunduko dizute sortzen zaizkizun erronkei aurre egiten.
Emaitzak lortzen ditugu
Ezagutza-mailarik handiena jasoko duzu, eta proiektu errealetan aplikatzen ikasiko duzu.
Formakuntza esperientziak
Formakuntza esperientzia guztiak