Onura sozialak

Onura sozialak

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea Mondragon Unibertsitatearen parte den fakultate kooperatiboa da. 150 profesional gara lantaldean, eta fakultatea osatzen dute ikasketa-garai ezberdinetan dauden 1.700 ikasle baino gehiagok. Euskal Herrian errotuta gaude, eta Bilbon, Eskoriatzan eta Aretxabaletan dauden campusetatik adi begiratzen diogu munduari. Etorkizuneko testuinguruei aurre egingo dien erakundea gara, ikerketan oinarritua eta bizitza osoko ikaskuntza prozesuetan bidelagun izateko prestatua. Erronkei erantzuteko prest gaude. Erreferenteak gara hezkuntza-berrikuntzan eta kooperatibismoan, eta fakultatetik haragoko ekosistema sozial zabal baten parte gara: hezkuntza-erakundeak, komunikabideak, kooperatibismoa...

Irakaskuntzan, aholkularitzan, ikerketan eta ikerketaren transferentzian ari gara Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean; praktika hezitzaileetan oinarrituta, gizarte-eraldaketarako erakundea gara. Eragile gara langai ditugun arloetan, eta horregatik, etengabe ari gara moldatzen gizarte-erronkei erantzuteko. Erronka berriei erantzuteko betiko tresnak egokitu eta berriak diseinatzea da gure lan egiteko modua: partaidetzan eta konpromisoan sakonduz eta elkartasun-praktikak sustatuz.

Proiektu partekatu baten parte gara Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea osatzen dugun profesionalak: pertsonekiko, lanbidearekiko eta gizartearekiko konpromisotik bizi dugu gure jarduna. Elkarrekin ari gara etengabe berritzen den langintza honetan; elkarrekiko konfiantza, gertutasuna, pertsonen ongizatea eta malgutasuna ezinbesteko zutabeak dira gure egunerokoan, eta horien gainean eraikitzen dira fakultatea osatzen dugun kideen garapen profesionalerako planak eta ibilbideak.

Onura sozialak Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean

Esku artean duzun dokumentuan jasotzen dira Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak eskaintzen dituen onura sozialak, era labur eta antolatuan. Fakultateak garrantzi handia ematen dio, besteak beste, garapen profesionalari, berdintasunari, kontziliazioari, pertsonen ongizate integralari eta konpentsazio sozialei. Horren adierazle dira, dokumentu honetan jasotzen diren neurri, ekintza eta elementu ezberdinak. Horiek guztiak aplikagarriak dira Fakultateko kolektiboa osatzen duten pertsonentzat.

Lanaren antolamenduan autonomia izateko aukera unibertsitate kooperatibo esparruan

  • 1695 lan ordu ikasturteko, langileek proposatutako eta erabakitako lan egutegiaren arabera banatuta.
  • Lan jardun murriztua uztailean.
  • Fakultateko langileek proposatutako eta adostutako lan egutegia.
  • Ikasturte sabatikoa.
  • Lanerako malgutasuna eta autonomia.
  • Doktorego-tesiak egiteko ordaindutako liberazioak.

Ongizate eta kontziliazio elementuak

  • Ongizate programak:
    • Osasun arloko ekintzak.
    • Kirol arloko programak.
    • Formakuntza.
    • Lan malgua.

Konpentsazio sozialak

  • Laguntza plana.
    • Erretiro aurreratua.
    • Laguntza plana.
  • Baldintzen parekatzea bazkideen eta kontratatuen artean.
  • Bazkariaren kostuan hobariak.
  • Kilometrajea.

Garapen profesionalerako askotariko aukerak

  • Pertsonen Garapenerako Eredua (PGE).
  • Gaikuntza plan zabala.
  • Ibilbide pertsonalizatuak.
  • Hizkuntzak.
    • Euskara.
    • Ingelesa.
  • Egotaldiak egiteko aukera.
  • Garapen profesionalerako orduak.

Eta gainera…

  • Azterketa medikuak.
  • Arrisku psikosozialak.
  • Lantokiaren ebaluazio fisikoa.
  • Baimenak.
  • Ordaindutako baimenak:
    • Ezkontzagatik.
    • Ohiko bizilekuz aldatzeagatik.
    • Bederatzi hilabete baino gutxiagoko seme-alaben edoskitzaroagatik.
    • Premiazko odol-donazioak edo babes zibileko jarduerak daudenean.
    • Izaera publikoko betebehar saihestezin bat bete behar denean.
    • Ezkontide, izatezko bikote, guraso, seme-alaba, aitona-amona, biloba edo anai-arrebaren batek gaixotasun larria duenean.
    • Ezkontide, izatezko bikote, guraso, seme-alaba, aitona-amona, biloba edo anai-arrebaren baten hiltzea gertatzen denean.
  • Ordaindu gabeko baimenak:
    • Arrazoi pertsonalengatik lanera ez joateko aukera.
    • Kargu publikoak betetzeko baimenak.
  • Lizentziak:
    • Behin-behineko ezintasunengatik edo gaixotasun bajak.
    • Jaiotzak/adopzioak.
  • Lanaldi murriztua:
    • Bazkideek, sei hilabetetik bi urtera bitartean (luzatzeko aukerarekin) eskatu dezakete.
    • Lanaldia gutxienez 1/8 eta gehienez erdira murrizteko eskubidea izango du.
  • Eszedentzia:
    • Borondatezko eszedentzia.
    • Nahitaezko eszedentzia kargu publikorako izendatzeagatik edo hautatzeagatik.
    • Seme-alaben zaintza.
    • Gaixoen edo ezinduen zaintza.
  • Polizak:
    • Istripu poliza kolektiboa.
    • Kontseilu Errektoreko eta Zuzendaritza Kontseiluko poliza.
  • Lagun Aro (kooperatiba izateagatik).
  • Hartzeko egunak (ikasturtearen araberakoa).
  • Antzinatasun-plusa.
  • Berdintasun politikak (planean jasota).
  • Sexu-jazarpenari, generoan oinarritutako jazarpenari eta bestelako indarkeria matxistei aurre egiteko protokoloa.
  • Kode etikoa.
  • Iraunkortasunaren aldeko ekintzak:
    • Carbono 0 proiektua.
    • Mugikortasunaren inguruko ekintzak.
    • Eraikin jasangarria obren ideazio jasangarriaren bidez.

Unibertsitatea baino gehiago gara