Kalitatea
SGIC - KALITATEAREN BARNE BERMERAKO SISTEMA
Europako Goi Mailako Hezkuntza Esparruaren eta Espainiako araudian sartutako aldaketa berrien ondorioz, unibertsitateek beren jardueran ematen dituzten ikasketei elkartutako helburuak betetzen direla bermatu behar dute, eta gainera etengabeko hobekuntza bilatu behar dute.
Arrazoi hori dela eta, Mondragon Unibertsitateak Kalitatearen Barne Bermerako sistema propioa garatu du, ANECAren (Kalitate eta Ziurtapenaren Ebaluazio Agentzia Nazionala) AUDIT programaren printzipio eta jarraibideekin bat eginda.
AKREDITAZIO INSTITUZIONALA
Audientzia publikoa - Akreditazioa berritzea
Fakultatearen akreditazioa berriztezko audientzia publikoa egongo dela jakirazten da mezu honen bitartez. Prozesu honen arira, datorren ekainaren 2an, astelehena, panelaren bisita jasoko da, eta audientzia publikoa egongo da interesa duen edonork bertaratzeko aukera duelarik.
Noiz: Ekainak 2, astelehena
Ordua: 17:45-18:15
Non: 124. gela, Oñatiko campusa edo online
Hobetzeko Proposamenak
Ikasleek formulatzen dituzten iradokizunak eta proposamenak dira Unibertsitateak etengabeko hobekuntzarako dituen tresna nagusietakoak.
Hobetzeko iradokizun eta proposamenik baduzu eta guri helarazi nahi badiguzu, bete formulario hau.
Proposamena hartu izanaren agiria jasoko duzu email batean.
INDIKATZAILE AIPAGARRIENAK
Graduko Adierazleak
Masterretako adierazleak
Doktoretzako adieraleak
DOCENTIA
Unibertsitateei mekanismo propioak diseinatzen laguntzeko programa da, unibertsitateko irakasleen jarduera hezitzailearen kalitatea kudeatzeko eta beren garapena eta errekonozimendua lantzeko.