Misioa baloreak kultura eta bisioa
MISIOA
Unibertsitate kooperatiboa, onura publikokoa, MONDRAGON Taldean integratuta dagoena, iniziatiba eta bokazio sozialekoa eta irabazi asmorik gabea da Mondragon Unibertsitatea, eta haren funtsezko misioa da gizartea eraldatzea, pertsonak modu integralean trebatuta eta jakintza sortu eta transferituta.
Kalitatezko ikaskuntza integrala bultzatzen dugu, ezagupen zientifiko-teknikoez gain, esperientzia kooperatibotik eratorritako gaitasunak eta balioak eskaintzen dituena, gure ikasleak gizartearen eraldaketan eragile aktiboak izan daitezen, era horretan, aurrerapen humanistiko, teknologiko eta ekonomiko jasangarriari gure ekarpena eginez, enpresen/erakundeen garapenaren eta ekintzailetzaren bitartez.
BISIOA 2030
Enpresatik hurbil dagoen Unibertsitate berritzaile gisa nazioartean erreferente izatea, ikaskuntza-esperientzia pertsonalizatua eskaintzen duena eta garapen humanoa eta jasangarria sustatzen duena.
BALOREAK
Lankidetza eta interkooperazioa
Jabe eta protagonista izateak esan nahi du “gurea den zerbaitetan” lan egiten dugula eta Unibertsitatea osatzen duten zentroek “guztion proiektutzat” hartzen dutela.
Berrikuntza
Gure jardueraren eremu guztietan etengabe aukera berriak bilatzen aritzea ezinbesteko baldintza da aurrera egiteko, aldaketa nahitaezkoa baita unibertsitateko bizitzan.
Parte-hartzea
Pertsonek gure unibertsitate-proiektuan parte hartzea, eskubidea ez ezik, betebeharra eta elkarrekiko konpromisorako exijentzia ere bada. Lan-bazkide, ikasle eta enpresa laguntzaileek parte hartzea lehiarako etengabeko abantaila da.
Gizarte erantzukizuna
Egiten jakitea eta metatutako ezagutzak unibertsitate barruan eta kanpoan transmititzea aberastasuna banatzeko era solidarioa da, ingurune hurbilaren hobekuntzarekin eta garapenarekin solidarioak garelako.
Pertsonaren garapena gizartea eraldatzeko
Pertsonak prestatzea, gizartearen eraldaketaren eragile izan daitezen eta aurrerapen humanistikoa, teknologikoa eta ekonomikoa bultza dezaten, gizarte bidezkoago eta solidarioago baten barruan.
KULTURA
- Kultura kooperatibista: pertsonarengan oinarritua, autokudeatua, autoexijentea, solidarioa eta gardena.
- Bikaintasuna: irakaskuntzan, prestakuntza-prozesuan, ikerkuntzan, zerbitzua ematean eta gestioan.
- .Eraginkortasuna eta efizientzia lanean: zorroztasuna, emaitzetara bideratzea, helburuekiko konpromisoa.
- Euskalduna: Euskal Herriarekin eta haren kulturaren, hizkuntzaren, ekonomiaren eta teknologiaren garapenarekin konprometitua.
- Irekia eta unibertsala: lankidetza eta elkartrukea mundu osoko zentro, pertsona eta erakundeekin, pentsamendu unibertsalik aurreratuena sustatzeko.
- Gizarte-bokazioa: elitismorik ez, aukera-berdintasuna, aurrerapen kolektiboa eta elkarlana.
- Zerbitzua: prestasuna, malgutasuna eta konpromisoa enpresa zein erakundeekin eta gizartearekin.
- Berrikuntza eta ekintzailetza: sormena eta jarduera berrien sorrera bultzatzeko.
- Hurbiltasuna eta lankidetza ikasleekin: haren garapen integrala eta autonomia indartzeko.
- Erlazio estua enpresa eta erakundeekin
- Sentikorra eta natura- eta gizarte-ingurunearekin konprometitua.
